domingo, 12 de abril de 2015

Aste Santua Gavarnie -n

Monte Perdido - Ipar aurpegia. Apirilaren 2 an irten ziren etxetik Igor Lasa gidaria, Iñaki Eugi eta Mikel Moreno. Gloriettes -eko pista espero baino askoz beherago itxita topatu zuten gure lagunek eta Tucarroya - rako bidea uste baino luzeagoa egin zitzaien, eguneko azken argitan iritsi zirelarik

Urrengo egunean, apirilak 3, baldintza bikainak topatu zituzten Monte Perdidon eta oso igoera polita burutu zuten.
 Haserako korredorea

 Mixtoko lehen luzea amaitzen

 Izotzezko luzea

 Izotzezko luzea amaitzen

 Monte Perdido
Taillon - Ipar aurpegia. Aprilak 4 an ondo lo egin ondoren, Sarradetseko bidea hartu zuten eta ikusi zuten Taillonen mendebaldeko korridoreak oso lehorrak zeudela, baina ipar aurpegia baldintza bikainetan zegoela.
Goizean goiz altxa eta apririlaren 5 ean eskalatu zuten elur eta izotz baldintza bikainetan. Hori bai, pareta normalean baina pixkat lehorrago dago baina oso ondo eskalatzeko moduan.
 Erdiko erresaltean


Azken aristan



 Taillon