domingo, 10 de septiembre de 2017

Cervino

Azkenean abiatu ziren Lucio Alzaga eta Aitor Rufo gidaria alpetara Cervino igotzeko asmoarekin

Astelehenean bidaia egin zuten Saas Ground era eta astearte goizean Saas fee ko eski estazioan Metro Alpino hartu eta Allallinhorn tontorra igo zuten, 4000ko mendi erraza eta oso egokia altuerara egokitzeko. 

Gaua britaniako aterpean egin zuten, 3000m tara eta urrengo egunetarako meteoa ikusita, gosaldu eta Saas Groundera jetsi ziren atsedena hartzera.

Osteguna irailaren 7an, gosaldu eta Zermatteruntz abiatu ziren Hornli aterpera igotzeko, ostiralean azken eguraldi oneko eguna izanda

Ostirala irailaren 8a, egun handia izan zen. 4:00 am esnatu eta Cervinoruntz abiatu ziren. Elurra 3600m tik gora vaina gogorra eta krampoiekin igotzeko oso baldintza honetan.

11 tan tontorrean ziren, eta Luziok sari nagusia eraman zuen, ZORIONAK!!!  
















martes, 22 de agosto de 2017

Aiako Harriak eta Faro de la plata. Cervinorako azken saioa

Oraingoan Oarsoaldeko paretak aukeratu zituzten Lucio eta Aitorrek azken saio honetan Cervinoko irteerari begira.

Goizean Aiako Harrietara joan ziren eskalatzera, Erlaitz bidera ain zuzen. IV mailako zailtasuna eta 80m, oso polita.

Hamaiketakoa egin eta Faro de la platara joan ziren Gokyo bidera. V+ eta 200m.

Saioa bikain joan da eta Cervinorako prest dago gure bikotea.











martes, 18 de julio de 2017

Rigueloko W arista. Cervinorako entrenatzen

Siresan gaua pasa ondoren, urrengo goizean Napazal bailarara gerturatu ziren Rigueloko mendebaldeko arista eskalatzeko asmotan.

Arista erraza, IV ko luzeekin eta oso egokia Cervinorako prestaketan. Ekaitz arriskua iragarrita bazegoen ere, apenas ez zen odeirik agertu eta egun oso polita pasa zuten







lunes, 17 de julio de 2017

Ezkaurre ko arista. Cervinorako entrenatzen

Pasa den astelehenean ezkaurreko aristan aritu ziren Lucio Alzaga eta Aitor Rufo, irailean duten Cervino ko irteera prestatzen joateko asmotan.

Eguraldia aldakorra eta ekaitz arriskuarekin bazegoen ere azken momenturarte meteoa begiratzen aritu ziren eta eguraldi oneko tartea ederki aprobetxatu zuten.

Arista goimendiko botekin eskalatu zuten Cervinori begira. 










sábado, 20 de mayo de 2017

Riglos. Puro + Seron Millan

Asteburu honetan Riglosen ibili gera eskalatzen.

Aitzol Doyartzabal gidaria eta Susanak asteburu pilita igaro dute Malloetan eskalatzen

 Larunbat gaua Rigloseko refugioan eman zuten , larunbatean rigloseko escalada carrera famatua zegoen eta giro polita. Urrengo goizean 9 hasi giñen eskalatzen, puroko bide normaletik eta sarrera originaletik (trabesiatik).

Ondoren puro eta pisoiaren artean dagoen lepotik, seron-millan bidera pasa eta pisoiera igo giñen. 300m eta 6a+ zailtasuneko bide oso polita eta erosoa geratzen delarik. 4 orduren azpitik tontorrean geundelarik. Ondoren betiko jetsieratik jetsi giñen azkeneko rapel ederra egiñez. Susana txunditua geratu zen aktibitatearekin, eta gaiñeta bere lehenengo aldia izan zen riglosen.






lunes, 1 de mayo de 2017

Tablato. Negua ez da amaitu!!!

Atzo maiatzak 1 eta mendiko eskiko azken txanpan sartzen ari garela, aste santua austrian igaro ondoren mendiaren baldintzak ikustera joan ginen pirineotara.

Garo Taillonera ipar pareta eskalatzera eta Aitor Panticosa aldera eskiatzera.

Elurra nahiko goran dago iadanik baina oraindik mendiko eskia egiteko aukera politak daude pirineotan, urrengo irteera benasquera ziur!!!