sábado, 20 de mayo de 2017

Riglos. Puro + Seron Millan

Asteburu honetan Riglosen ibili gera eskalatzen.

Aitzol Doyartzabal gidaria eta Susanak asteburu pilita igaro dute Malloetan eskalatzen

 Larunbat gaua Rigloseko refugioan eman zuten , larunbatean rigloseko escalada carrera famatua zegoen eta giro polita. Urrengo goizean 9 hasi giñen eskalatzen, puroko bide normaletik eta sarrera originaletik (trabesiatik).

Ondoren puro eta pisoiaren artean dagoen lepotik, seron-millan bidera pasa eta pisoiera igo giñen. 300m eta 6a+ zailtasuneko bide oso polita eta erosoa geratzen delarik. 4 orduren azpitik tontorrean geundelarik. Ondoren betiko jetsieratik jetsi giñen azkeneko rapel ederra egiñez. Susana txunditua geratu zen aktibitatearekin, eta gaiñeta bere lehenengo aldia izan zen riglosen.






lunes, 1 de mayo de 2017

Tablato. Negua ez da amaitu!!!

Atzo maiatzak 1 eta mendiko eskiko azken txanpan sartzen ari garela, aste santua austrian igaro ondoren mendiaren baldintzak ikustera joan ginen pirineotara.

Garo Taillonera ipar pareta eskalatzera eta Aitor Panticosa aldera eskiatzera.

Elurra nahiko goran dago iadanik baina oraindik mendiko eskia egiteko aukera politak daude pirineotan, urrengo irteera benasquera ziur!!!