domingo, 2 de septiembre de 2018

Valais - Mont Blanc astea

Abuztua amaitzear eta Mont Blanc en egon gera Javi eta Jesusekin. Bidai lasaia Saas Ground era eta lehenengo egunak Valaisen ibili ginen altuerara egokitzen, Weismies eta Lagginhorn mendietan zehazki. 

Denboraldi amaiera da eta Wiesmies espero baino baldintza zailagotan topatu genuen, ala ere eguraldia lagun egun zoragarria izan zen.

Weismieshutte aterpean gaua egin eta urrengo egunean Lagginhorn menderatu genuen beste egun polit batean.

Saas Ground en ondo atseden hartu ondoren, Chamonixera abiatu ginen gure helburu nagusiaren bila, eguraldi iragarpen oso ezegonkor batekin.

Tete Rousen lo egin eta zuzenean Mont Blankeruntz abiatu ginen egun hotz eta haizetsu batean. Zorionak benetan Javi eta Jesusi, egun horretan oso jende gutxik lortu bait zuen tontorra!!!!!










domingo, 18 de marzo de 2018

Mendiko eskia Panticosan. Aloñamendi

Pasa den asteburuan Tena bailaran izan ginen eskiatzen Aloñamendi menditaldeko kideekin. Karunbaterako eguraldi kaxkarra zegoen iragarrita eta iganderako ere oso ezegonkorra

Hau ikusita, Respumosora igotzeko plana alde batera utzi eta Panticosa inguruan eskiatzea erabaki genuen

Larunbatean goizean goiz bidaia egin eta Pantikosako eski estazioan utzi gintuen autobusak eta Faceraruntz (el verde) abiatu ginen, oso mendi egokia eguraldi txarra edo elurjausi arriskua badago….

Haizeak iparraldetik jotzen zuen eta Facera nahiko babesean geratzen da, naiz eta lahinotua egon eta elurra maramara egin, ez zegoen guztiz itxita eta jeitsiera eder ederra egiteko aukera eman zigun.

Igandean Panticosako Balneariora joan ginen eta Tablato lepoa - Piniecho - Foratulas lepoa elkartu genituen ibilaldi oso polita osatzen. Eguraldia lafun eta aurreko eguneko elur bota berria aprobetxatuz, seguraski urteko eskiadarik politena burutu genuen.



































domingo, 18 de febrero de 2018

Mendiko eskia etxe inguruko txokoetan

Negua Aurrera doa baina etxeko mendiek elurrez beteta jarraitzen dute, benetan baldintza oso oso onak daude nafarroako mendietan. Aste honetan zehazki Saioa eta Orrega inguruan ibili gera eta gauzak asko aldatzen ez badira, badirudi oraindik elurrak iraungo duela!!