martes, 27 de septiembre de 2016

O2 Euskarari. Txarlazo

Pasa den Igandean hasi ginen berriro O2 Euskarari ikasturtea Txarlazoko txangoarekin.
Laudioko 30 gazteek parte hartu zuten lehenengo ibilbide honetan, Laudio Institutu, Laudio ikastola eta Milagrosa Ikastetxeko ikasleekin osatutako taldea.
Urduñako tren geltokian hasi ginen ibilbidea, Txarlazoko ohoiko bidea hartuta gailurra zapaldu genuen Arrastariako lurren ikuspegia dastazeko.
Bertatik Solaiera aldera egin genue bidea, hemendik buelta emanda Txarlazotik behera Lendoño Goikora doan bidea hartu genuen Urduñara itzultzeko.

Ibilbidea:
Urduña- Txarlazo- Solaiera-Txarlazo- Las campas gaina- Urduña.





lunes, 26 de septiembre de 2016

Ansabere. Bellefon bidea

Pasatako asteburuan Iñaki Eugik, Igor Lasa gidariarekin batera, Ansabere-ko orratz haundiko Bellefón bidea (ekialdeko diedroa, 6a+, MD, 300 mt) eskalatu genuen.
Ostiral arratsaldeko ekaitzak amaitu bezain laster Ansabereko txabola ederretara igo ginen lo egitera. Goizean goiz esnatu eta ordubeteko hurbilketa egin ondoren bideari ekin genion.
Luze gogorrenetako diedro eta tximiniatan, aurreko eguneko ekaitzak utzitako hezetasuna jasan behar izan genuen, baina hori ez zen oztopoa izan eskalada eta ingurune zoragarri hontaz goxatzeko.
Orratzatik 50 metrotako rapel ikusgarria egin ondoren, azken luze batek Petretxema-ren gailurrera eraman gintuen.
Bellefon bidea, 300m, 6a+

Lehenengo luzea, 6a+

3º luzeko zeharkaldian, IV

4º luzeko diedro zoragarria, V+

Arroka autsia azken luzeetan, V



Inaki eta Igor


domingo, 18 de septiembre de 2016

O2 Euskarari. Rocopolis

Pasa den igandean,  Oxigenoa Euskarari Lautadako gazte taldeak eskalada jarduera egin zuen, hamabost gaztek osatutako taldea gelditu gabe ibili zen gora eta behera Iruñako rokodromoan.
Hona hemen jardueraren irudi batzuk.