sábado, 29 de octubre de 2016

Peña Foratata. Valle de Tena

Gaur Peña Foratatan ibili gera Valle de Tena bidea eskalatzen. Ez genuen bide hau ezagutzen oraindik baina bai geneukan entzunda eta asko gustatu zaigu.

Arroka ona, urbilketa motza, dena paraboltez ekipatuta eta batez ere oso oso polita, bai eskalada eta paisaia. Zailtasuna, luze bat kenduta, dena V-V+ inguruan dago eta azkar eskalatzen den bide bat da, guri 3 ordu terdi kostatu zitzaigun.

Hego - ekialde orientazioa duenez oso aukera egokia iruditu zaigu udaberrian eta udazkenean eskalatzeko eta animatzen zaituztegu saiatzera!!!!








lunes, 24 de octubre de 2016

O2 Euskarari. Eskalada Otoio

Ikasturteko bigarren txangoa eskalada Otoion (Lekeitio) izan zen, Laudioko 31 gazte osatutako taldearekin.

Lekeitioko kanpokaldeko aparkalekuan hasi ginen bidea, mendi txango eta eskalada jarduera betetzeko asmoz, hasi bezain pronto kriston euri txaparrada jasan genuen, zorionez eguraldi epela zegoen eta beranduago zerua garbitu zen era bat, horrela lortu genuen neurri haundi batean gure asmoa betetzea.

Otoiko gailurra egin eta gero hormetara joan ginen eskalatzera.Itsasoari begira gazteek gogor borrokatu zuten eskalatzen Otoiko harkaitzean.









lunes, 17 de octubre de 2016

O2 Euskarari. Gorbeian Orientazio asteburua

Urriak 15

Asteburu hau Gorbeian pasa genuen, Pagomakurre abiapuntu bezala hartuta Gorbeiako gurutzera abiatu ginen lautadako 17 gazteekin, bide ertzean Arrabako aterpean material kopuru bat utzi genuen arinago igotzeko gurutzearen aldapa gogorra.

Eguraldi ederraren laguntzaz ibilbide txukuna bete egin genuen. Atsedenaldi txiki bat eta gero Orientazio jarduera teoria landu genuen Arrabako aterpearen ikasgelan. Gaua aterpean pasa genuen.

Ibilbidea:
Pagomakurre- Arraba zelaia- Egiriñao- Gorbeiaren gurutzea- Zastegi- Arrabako aterpea.

Urriak 16

Igandean goizeko 6:30 etan altzatu ginen, gozaldu eta gero 8:00etan martxan jarri ginen aterpezainak agurtu eta gero, eguneko asmoa Arraba - Urigoiti ibilbidea osatzea aurreko eguna orientazioariburuz ikasi genuen kontzeptuak praktikan jartzen, horretarako Itxina karst eremua zeharkatu ginen, Kargaleku lepotik Axulaurreko begietara doan bidea erabili genuen, hainbat toki interesgarri bisitatu genuen haien artean Lexardi artzain gunea, bertan Jose Mariren txabola barrutik ikustea eduki genuen aukera.

Axularreko begietatik pasa eta gero Urigoitiratz abiatu ginen aldapa behera . Arratsaldeko 13.30tan Urigoitin izan ginen, heltzerakoan sorpresa polita eduki genuen, bertan Jose mari Olabarria artzainekin topo egin eta solasaldi interesgarria dastatu genuen, Itxinako azken artzaina da eta…

Ibilbidea:
Arraba- Kargaleku-Lexardi- Axulaur pasabidea- Urigoiti auzoa (Orozko)