domingo, 11 de diciembre de 2016

Belagua - Portalet. Negurako prestatzen

Abenduko zubi ederra igaro dute Mikel Moreno eta Igor Lasa gidariak Belagua inguruan.
Irteeraren helburua elur gogorra topatzea zen, negurako prestaketa eta praktika bezela. Baina zeru urdinak eta hego haizeak ez zieuten hortan lagundu. Gehienbat Belagua aldean egon ziren eta Lakartxela-ko tuboan izan zuten elur gogorreko korridore bat igotzeko aukera, ondoren gailurreraino mixtozko ertza jarraituz. Atxar de Alano eta Culivillas-en ere egon ziren, eta igoerak alpinismoko ikastaro bat bezela aprobetxatu zituzten, praktika eta maniobra desberdinak errepasatuz.
 Atxar de Alano

 Culivillas

 Lakartxela

 Lakartxelako korredorean

Azken metroetan

Lakartxelako tontorra


domingo, 27 de noviembre de 2016

Bisaurin. Negua hemen da

Erenegun Bisaurinen ibili ginen mendiaketaherriakeko gidariak. Lanean ez denean ere menditik ibiltzen garela eta azken elurteen ondoren, eguraldi ona aprobetxatu beharra zegoen.

Honela, Aitor Rufo gidaria lagun batekin Bisaurinen ibili zen menduko eskiekin eta egun eder bat igarotzeaz gain, pirineoen elur baldintzak urbiletik ikusteko aukera izan zuen.

Momentu hauetan eta epe luzerako antizikloia datorrela ikusita, alpinismoa eta mendiko eskia egiteko baldintza nahiko onak daude.

Prestatu krampoiak, pioletak eta mendiko eskiak!!!








domingo, 13 de noviembre de 2016

Faro de la plata. Gokyo

Beste proposamen polit bat etxetik gertu eta ez oiko toki batean...

Gokyo bidea Itsaso bertatik hasten da eta 7 luzetako bide polit bat da, V+ ko luze bat eta beste guzia V inguruan.

Kostaldean egonda eta ekialde aurpegia izanda, negurako goiza da momento ona eskalatzeko eta bero egiten duenean arratsaldez.

Eskalada polita eta ikuspegi zoragarria jaizkibel kosta guztiarekin....

Uztailaren 1tik abenduaren 31 arte eskalatu daiteke bakarrik










lunes, 7 de noviembre de 2016

O2 Euskarari. Landa - Leniz Gatzaga

Atzo igandea Barrundiako Oxigenoa euskarari ekimenaren urteko azken txangoa egin genuen.

Hamazortzi neska-mutil animatu ziren Landa- Leniz Gatzaga mendi txangoa egitera, nahiz eta euriari eta hotzari aurre egin behar udazkeneko igande honetan, alaitasunez eta gogoz bete zuten udazkeneko ibilbidea hau.

Landako aparkalekuan hasi genuen gure ibilbidea, aspaldiko vasco navarro trenbideko bidetik, Arlaban mendatearen gailurretik zeharkatu eta gero Pagadi zoragarri baten bide zidorra hartuta Leniz Gatzaga herrira heldu ginen.

Bertan Gatz museoa bisitatzeko aukera izan genuen. Benetan interesgarria aspaldi batean gatza ekoizteko erabili ziren tresnak eta erak. Aitor, museoaren arduradunak azaldu zigun hasiera batetik dorlak (gatz ekoizteko ola) garai ezberdinetan zehar zein aldaketak izan zituzten ia ia gaur egun arte irauteko.
Beste aldetik, azalpen horiekin historian zehar bidaiatu genuen garai batean gatzak zein garrantzi haundia zeukan konturatu arte, adibidez, Eukal herriko bale arrantzaleen garaian.

Horrela gure urteko ekimenari amaitutzat eman genion.

Eskerrak eman Barrundiako eskualdearen arduradunei ekimen hau babesteagatik.













sábado, 29 de octubre de 2016

Peña Foratata. Valle de Tena

Gaur Peña Foratatan ibili gera Valle de Tena bidea eskalatzen. Ez genuen bide hau ezagutzen oraindik baina bai geneukan entzunda eta asko gustatu zaigu.

Arroka ona, urbilketa motza, dena paraboltez ekipatuta eta batez ere oso oso polita, bai eskalada eta paisaia. Zailtasuna, luze bat kenduta, dena V-V+ inguruan dago eta azkar eskalatzen den bide bat da, guri 3 ordu terdi kostatu zitzaigun.

Hego - ekialde orientazioa duenez oso aukera egokia iruditu zaigu udaberrian eta udazkenean eskalatzeko eta animatzen zaituztegu saiatzera!!!!








lunes, 24 de octubre de 2016

O2 Euskarari. Eskalada Otoio

Ikasturteko bigarren txangoa eskalada Otoion (Lekeitio) izan zen, Laudioko 31 gazte osatutako taldearekin.

Lekeitioko kanpokaldeko aparkalekuan hasi ginen bidea, mendi txango eta eskalada jarduera betetzeko asmoz, hasi bezain pronto kriston euri txaparrada jasan genuen, zorionez eguraldi epela zegoen eta beranduago zerua garbitu zen era bat, horrela lortu genuen neurri haundi batean gure asmoa betetzea.

Otoiko gailurra egin eta gero hormetara joan ginen eskalatzera.Itsasoari begira gazteek gogor borrokatu zuten eskalatzen Otoiko harkaitzean.









lunes, 17 de octubre de 2016

O2 Euskarari. Gorbeian Orientazio asteburua

Urriak 15

Asteburu hau Gorbeian pasa genuen, Pagomakurre abiapuntu bezala hartuta Gorbeiako gurutzera abiatu ginen lautadako 17 gazteekin, bide ertzean Arrabako aterpean material kopuru bat utzi genuen arinago igotzeko gurutzearen aldapa gogorra.

Eguraldi ederraren laguntzaz ibilbide txukuna bete egin genuen. Atsedenaldi txiki bat eta gero Orientazio jarduera teoria landu genuen Arrabako aterpearen ikasgelan. Gaua aterpean pasa genuen.

Ibilbidea:
Pagomakurre- Arraba zelaia- Egiriñao- Gorbeiaren gurutzea- Zastegi- Arrabako aterpea.

Urriak 16

Igandean goizeko 6:30 etan altzatu ginen, gozaldu eta gero 8:00etan martxan jarri ginen aterpezainak agurtu eta gero, eguneko asmoa Arraba - Urigoiti ibilbidea osatzea aurreko eguna orientazioariburuz ikasi genuen kontzeptuak praktikan jartzen, horretarako Itxina karst eremua zeharkatu ginen, Kargaleku lepotik Axulaurreko begietara doan bidea erabili genuen, hainbat toki interesgarri bisitatu genuen haien artean Lexardi artzain gunea, bertan Jose Mariren txabola barrutik ikustea eduki genuen aukera.

Axularreko begietatik pasa eta gero Urigoitiratz abiatu ginen aldapa behera . Arratsaldeko 13.30tan Urigoitin izan ginen, heltzerakoan sorpresa polita eduki genuen, bertan Jose mari Olabarria artzainekin topo egin eta solasaldi interesgarria dastatu genuen, Itxinako azken artzaina da eta…

Ibilbidea:
Arraba- Kargaleku-Lexardi- Axulaur pasabidea- Urigoiti auzoa (Orozko)





martes, 27 de septiembre de 2016

O2 Euskarari. Txarlazo

Pasa den Igandean hasi ginen berriro O2 Euskarari ikasturtea Txarlazoko txangoarekin.
Laudioko 30 gazteek parte hartu zuten lehenengo ibilbide honetan, Laudio Institutu, Laudio ikastola eta Milagrosa Ikastetxeko ikasleekin osatutako taldea.
Urduñako tren geltokian hasi ginen ibilbidea, Txarlazoko ohoiko bidea hartuta gailurra zapaldu genuen Arrastariako lurren ikuspegia dastazeko.
Bertatik Solaiera aldera egin genue bidea, hemendik buelta emanda Txarlazotik behera Lendoño Goikora doan bidea hartu genuen Urduñara itzultzeko.

Ibilbidea:
Urduña- Txarlazo- Solaiera-Txarlazo- Las campas gaina- Urduña.





lunes, 26 de septiembre de 2016

Ansabere. Bellefon bidea

Pasatako asteburuan Iñaki Eugik, Igor Lasa gidariarekin batera, Ansabere-ko orratz haundiko Bellefón bidea (ekialdeko diedroa, 6a+, MD, 300 mt) eskalatu genuen.
Ostiral arratsaldeko ekaitzak amaitu bezain laster Ansabereko txabola ederretara igo ginen lo egitera. Goizean goiz esnatu eta ordubeteko hurbilketa egin ondoren bideari ekin genion.
Luze gogorrenetako diedro eta tximiniatan, aurreko eguneko ekaitzak utzitako hezetasuna jasan behar izan genuen, baina hori ez zen oztopoa izan eskalada eta ingurune zoragarri hontaz goxatzeko.
Orratzatik 50 metrotako rapel ikusgarria egin ondoren, azken luze batek Petretxema-ren gailurrera eraman gintuen.
Bellefon bidea, 300m, 6a+

Lehenengo luzea, 6a+

3º luzeko zeharkaldian, IV

4º luzeko diedro zoragarria, V+

Arroka autsia azken luzeetan, V



Inaki eta Igor