domingo, 26 de junio de 2016

Ordesa. Soum de Ramond eta Cilindro

Partaideak: Mari Jose Arguis, Rosa Lardies, Imanol Chasco eta Iñigo fernandez.
Mendiak eta Herriak kidea: Julen Reketa.

Ekainak 10

Bidaia Ordesara, eguerdian torla herrian elkartu gara Rosa, Mari Jose eta Julen.
Ordesako aparkalekutik abiatuz Goriz aterperako bidea jo dugu Soaso pasalekutik.
Arratsaldeko 16.15 aldera heldu gara aterpera.

Ekainak 11

Goriz aterpean lo egin dugu, tenperatura epelarekin hasi gara eguna, iso 0 3000metrotan dago,gozaldu eta gero 7:00etan irten gara aterpetik Perdido ohiko bidea hartuta, Grau de las escaleretas bide krutzean Punta de la escaleretas medi aldera aldapa piko bat gainditu eta gero Arrabloaren glaziar txikiaren aurrez aurre agertu gara, Soum de Ramond korridore izkutatua igo eta berehala bere goiko harkaitz lerrotik heldu gara Añisclo edo Soum de Ramond mendiaren gailurrera 3257m.

Jeitsiera elurrezko maldaetatik Punta de las Solas mendiraino lainoen artean egin dugu, hemendik hegoekialderantz jarraitu dugu aldapa behera Añisclotik datorren GR11 topatu arte, bide hau jarraituz 16.30 aldera heldu gara Goriz aterpera.


Ekainak 12

Atzo arratsaldez gure beste bi lagun Imanol eta iñigo Goriz aterpera hurbildu ziren gurekin bat egiteko asmoz.
Beraz gaur goizean bost sokakide osatu gara taldea Cilndro de Marbore mendi igoera egiteko.

Gaurko giroa hotzagoa da, eta goiko gailurretan haizeak gogor jotzen du.
Goizeko 7:00etan berriro Perdidoren bidea hartu dugu eta Cilindroren leporaino igotzen den elur malda hartu dugu, gero harkaitzeko trepada gainditu eta goiko atxaren lerroa jarraituz nekez zapaldu dugu gailurra,haizearen ufada haundiek gure bidea ostopatu dute eta.
Eguerdiko 12.00etan gailurreko argazkiak egin ostean beherako bide hartu dugu, Goriz aterpean jaso dugu utzitako material eta Ordesara itzultzeko bide zidorra gozatu dugu arratsalde lasai eta ederraren laguntzaz.










Mendiko eskia. Neouvielle

NEOUVIELLE / LAGO AUBERT
PARTAIDEAK: FRAN LOPEZ, IXIAR GONZALEZ, LARRAITZ GONZALEZ, JULEN REKETA.

EKAINAK 4:

Bidaia Pirineotara.
Donostitik goizeko 5.00etan abiatu gara Neouvielle aldera, garai honetan Fabian herritik Neouviellera igozen den errepidea zabalik dagoenez ba goizeko 9.30 etan ba gaude Aubert lakuaren aparkalekuan.

Gure gaurko asmoa da ankak berotzea bihar Neouville mendia igotzeko eskiz. Elur asko dago 2300 metrotik gora oraidik, azkenen egun berotsuek elur asko kendu dute 2000m inguruko mailan.
Aubert lakutik abiatuta Barris D,Aubert harkaitz lerroko lepotik pasa eta gero Ramoun eta Neouvielle artean dagoen maldatik igotzen gara goreneko ingururaino.
Egun berotsua denez eguerdiko 14.30 etan hasten gara jeitsiera egiten berriro Aubert Lakura itzultzeko.

EKAINAK 5

Chalet D,Oredon aterpean gaua pasa eta gero, Aubert lakutik abiatzen gara goizeko 6.30 etan ohoiko bidetik Neouvielle gailurra igotzeko asmoz, eguraldi ona eta jende askorekin batera egiten dugu igoera, gaua epela izan denez elurra goizean ez dago gogorregi, altuera irabazten goaz, Neouvielleko Anciens glaziarretik gora elurra gogorrago topatzen dugu, baina eski urrats sendo eta ondo eginda dagoenez gustora heltzen gara gailur aurreko lepotxora, handik gora eskirik gabe egiten dugu bideko azken zatia.
Eguerdiko 12:00etan gailurrean gaude.

Jeisteko ohoiko traza egiten dugu baina Chauseque lepoaren parean berriro abiatzen gara Ramoung aldera bere ipar isuritik, elur honen malda amaiera arte igotzen gara, gero jeitsiera luzeago disfrutatzeko asmoz, bertan Frantsez bikote adizkide kutun bat topatzen dugu, senar emazteak dira 74 urtekoak, gonbidatzen digute haiekin jeistea eta Barris harkaitz lerroko 2600 metrotan dagoen pasabidetik zeharkatuz Ramoun mendiaren Crete des laquettes aldera pasa gara, isuri honetatik jeitsiera dotore disfrutatzen dugu amaitzeko eguna Aubert Lakuan.