domingo, 27 de noviembre de 2016

Bisaurin. Negua hemen da

Erenegun Bisaurinen ibili ginen mendiaketaherriakeko gidariak. Lanean ez denean ere menditik ibiltzen garela eta azken elurteen ondoren, eguraldi ona aprobetxatu beharra zegoen.

Honela, Aitor Rufo gidaria lagun batekin Bisaurinen ibili zen menduko eskiekin eta egun eder bat igarotzeaz gain, pirineoen elur baldintzak urbiletik ikusteko aukera izan zuen.

Momentu hauetan eta epe luzerako antizikloia datorrela ikusita, alpinismoa eta mendiko eskia egiteko baldintza nahiko onak daude.

Prestatu krampoiak, pioletak eta mendiko eskiak!!!








domingo, 13 de noviembre de 2016

Faro de la plata. Gokyo

Beste proposamen polit bat etxetik gertu eta ez oiko toki batean...

Gokyo bidea Itsaso bertatik hasten da eta 7 luzetako bide polit bat da, V+ ko luze bat eta beste guzia V inguruan.

Kostaldean egonda eta ekialde aurpegia izanda, negurako goiza da momento ona eskalatzeko eta bero egiten duenean arratsaldez.

Eskalada polita eta ikuspegi zoragarria jaizkibel kosta guztiarekin....

Uztailaren 1tik abenduaren 31 arte eskalatu daiteke bakarrik










lunes, 7 de noviembre de 2016

O2 Euskarari. Landa - Leniz Gatzaga

Atzo igandea Barrundiako Oxigenoa euskarari ekimenaren urteko azken txangoa egin genuen.

Hamazortzi neska-mutil animatu ziren Landa- Leniz Gatzaga mendi txangoa egitera, nahiz eta euriari eta hotzari aurre egin behar udazkeneko igande honetan, alaitasunez eta gogoz bete zuten udazkeneko ibilbidea hau.

Landako aparkalekuan hasi genuen gure ibilbidea, aspaldiko vasco navarro trenbideko bidetik, Arlaban mendatearen gailurretik zeharkatu eta gero Pagadi zoragarri baten bide zidorra hartuta Leniz Gatzaga herrira heldu ginen.

Bertan Gatz museoa bisitatzeko aukera izan genuen. Benetan interesgarria aspaldi batean gatza ekoizteko erabili ziren tresnak eta erak. Aitor, museoaren arduradunak azaldu zigun hasiera batetik dorlak (gatz ekoizteko ola) garai ezberdinetan zehar zein aldaketak izan zituzten ia ia gaur egun arte irauteko.
Beste aldetik, azalpen horiekin historian zehar bidaiatu genuen garai batean gatzak zein garrantzi haundia zeukan konturatu arte, adibidez, Eukal herriko bale arrantzaleen garaian.

Horrela gure urteko ekimenari amaitutzat eman genion.

Eskerrak eman Barrundiako eskualdearen arduradunei ekimen hau babesteagatik.