martes, 29 de marzo de 2016

Negu giroa Pirineotan

2016 Martxoak 24 – 28
Susana Urmeneta, Miren Arizti, Igor Lasa
Mendiak eta herriakeko kordada bikain honek jarduera zoragarria osatu dute Martxoak 24tik 28ra, eguraldia eta baldintza onak izan gabe lan asko eginez astea borobildu dute:
Martxoak 24, Pirinioetara bidaia ondoren Aguila korredorea egin genuen, eguna aprobetxatzearren.
Martxoak 25, Muralla de Borau-ko korredorea saiatu genuen, baina elur pila zegoen eta zueko ikusgarriak egiten zitzaizkigun kranpoi azpian. Baldintza horietan urratsa pila zabaldu ondoren azken korredorera iritsi ginen. Baina bertan lainoa eta haizea a tope ari ziren, eta nekatzen hasiak ginen gainera, beraz alperrik ez igotzearren eta hurrengo egunetarako indarrak gordetzeko asmotan, Candanchu-ra itzuli ginen, zerbeza bila.
Martxoak 26, Telera- ko Diagonala igo genuen baldintza bikainetan.
Martxoak 27, Punta Escarra gailur ederra lortu genuen ipar korredore eta ertzetik, raketekin 3 orduz hurbilduz eta ondoren urratsa osoa zabalduz, baina zoragarria zegoen.
Martxoak 28, Bisaurin -en izan ginen, ipar ekialdeko korredorea egin genuen, berriro raketekin hurbilduz eta ondoren elur gogor gogorrean goxatuz.


 Bisaurun -en
 Bisaurin- en
 Telera

Punta Escarra
Aste ederra izan da, bai alajaina!!

domingo, 20 de marzo de 2016

Italiarrak Auñamendietan

Italiar Talde bat Zeharkaldi zoragarria osatu zuen Pirinioetan Martxo erdian Garo Azkue eskutik.
Bravo, bravissimo!!
1.      Gavarnie les Especieres (1840 m) - Pico Taillón (3144 m) - Ref. Goriz (2160 m)
2.      Ref. Goriz (2160 m) - Monte Perdido (3355 m) -  Ordesa (1320 m)
3.      Bujaruelo (1338 m) -  Pico Baciás (2760 m) - Baños de Panticosa (1636 m)
4.      Baños de Panticosa (1636 m) - Col Marcadau (2541 m) - Ref. Wallon (1865 m)
5.      Ref. Wallon (1865 m) - Col d’Arratille (2528 m) – Col des Mulets (2591 m) - Ref. Oulettes (2521 m)
6.      Ref. Oulettes (2521 m) - Pique Longue Vignemale (3298 m) -Gavarnie
Bravo, bravíssimo!





lunes, 14 de marzo de 2016

O2 Euskarari. Araia - Aratz - Araia


Pasa den Martxoaren 13-an Aratz mendian aritu ginen O2 euskarari gazte taldearekin. Eguraldi ona eta elur piloa topatu deguen bidean eta gazteek edeerki gozatu zuten bai.











lunes, 7 de marzo de 2016

Mendiko eskia Panticosan

Pasatako Martxoaren 5 eta 6 an Aloñamendi mendi taldearekin mendiko eski irteera burutu genuen.

Hasiera batean Candanchu - Astun inguruan ibiltzekoak ginen baina eguraldi oso txarra sartua zegoen ipar ixurialdean eta Panticosa inguruan aritu behar izan genuen eguraldi obeagoaren bila

Larunbatean Facera mendia igo genuen, hasieran elur gutxirekin baina altuera irabaziz ahala baldintza onak topatu genituen

Igandean berriz Panticosako eski estazio inguruan aritu ginen eskiatzen eta ARVA praktikak egiten

Eguraldiaren ondorioz asteburu gogorra izan da vaina ahali eta probetxu gehien atera diogu!!