jueves, 4 de agosto de 2016

O2 Euskarari. Posets - Aneto zeharkaldia

Aurten hirugarren aldia izan da Mikel, Ander eta Iker gazte laudioarrekin konpartitu dugun Pirineotako zeharkaldi bat, bakarrik Jon ez da etorri arazo físiko batengatik.
Mendiak gidariak: Igor Alzelai ( praktikak egiten) eta Julen Reketa.

Uztailak 04 Eriste herritik Forkau aterpera Posets- Aneto zeharkaldia betetzeko asmoz abiatu ginen.

Uztailak 05 Forkau aterpe 21115m- Posets 3375m, eguraldi epela eta euritsua, Llardana ondoko kanaletatik gora elurra, gailurrean eguraldi hobea izan genuen.

Uztailak 06 Forkau 2115m aterpetik- Biados 1750m aterpera, Eguzkia! Llardaneta ibonetik pasa eta Forketa leporaino, bertatik Forketara 3011m gailurrera igo ginen. Biados aldera egin genuen jeitsiera.

Uztailak 07 Biados1750m aterpetik Estos 1895m aterpera, Bero haudia goizetik, asmoa Punta Sabre 3139m egitea zen, goizetik oso bero haundia egiten du, ekaitz arrisku haundia zegoenez, Señal de Biados 2538m lepoan aurrera jarraitzea erabaki genuen, beraz Chistau lepo aldera 2577m abitu ginen, bertan ekaitzaren euri txaparradak jaso eta gero Estos aterpeko jeitsiera eguzkitan berriro egin genuen.

Uztailak 08 Estos aterpetik 1895m Perdiguero3221m. Goiz petrala, Ubago lepotik 2703m. Euri giroan hasi ginen eguna, Ubago lepora heldu eta gero bertan motxila utzi genuen Perdiguerora arinago igotzeko. Literola bailararen bidea erabili genuen Baños de Hospitalen errepideraino jeisteko.

Uztailak 09 Besurta 1898m- Aneto 3404m Kanpingnean lo egin eta gero, Besurtara joateko autobusa hartu genuen goizeko 5.30 etan. Jende asko dago igotzeko Anetora, Mahoma pasabide zeharkatu eta gero eguerdian denak pozik gailurrean. Plan de Aiguallut bailaratik jetsi ginen berriro Besurtara.

Uztailak 010 etxerako bidaia.





















miércoles, 3 de agosto de 2016

Balerdi. Ekialdeko ertza

UZTAILAK 14
ZUBI, ANDER, MIKEL, JULEN, FELIPE
Aspaldiko partez jarrita genuen hitzordua, eta azkenean Zubi, Mikel eta Anderekin gure mendiko lagun haundiekin egin genuen Balerdiko ertza: lainoa eta hotza! Pena haundia izan genuen, koadrilako laugarren laguna Jon, ezin etorri bizkarreko mina zelarik.
Balerdi ondorengo Txuletajana itzela izan zen!!