lunes, 7 de noviembre de 2016

O2 Euskarari. Landa - Leniz Gatzaga

Atzo igandea Barrundiako Oxigenoa euskarari ekimenaren urteko azken txangoa egin genuen.

Hamazortzi neska-mutil animatu ziren Landa- Leniz Gatzaga mendi txangoa egitera, nahiz eta euriari eta hotzari aurre egin behar udazkeneko igande honetan, alaitasunez eta gogoz bete zuten udazkeneko ibilbidea hau.

Landako aparkalekuan hasi genuen gure ibilbidea, aspaldiko vasco navarro trenbideko bidetik, Arlaban mendatearen gailurretik zeharkatu eta gero Pagadi zoragarri baten bide zidorra hartuta Leniz Gatzaga herrira heldu ginen.

Bertan Gatz museoa bisitatzeko aukera izan genuen. Benetan interesgarria aspaldi batean gatza ekoizteko erabili ziren tresnak eta erak. Aitor, museoaren arduradunak azaldu zigun hasiera batetik dorlak (gatz ekoizteko ola) garai ezberdinetan zehar zein aldaketak izan zituzten ia ia gaur egun arte irauteko.
Beste aldetik, azalpen horiekin historian zehar bidaiatu genuen garai batean gatzak zein garrantzi haundia zeukan konturatu arte, adibidez, Eukal herriko bale arrantzaleen garaian.

Horrela gure urteko ekimenari amaitutzat eman genion.

Eskerrak eman Barrundiako eskualdearen arduradunei ekimen hau babesteagatik.













No hay comentarios:

Publicar un comentario