domingo, 18 de marzo de 2018

Mendiko eskia Panticosan. Aloñamendi

Pasa den asteburuan Tena bailaran izan ginen eskiatzen Aloñamendi menditaldeko kideekin. Karunbaterako eguraldi kaxkarra zegoen iragarrita eta iganderako ere oso ezegonkorra

Hau ikusita, Respumosora igotzeko plana alde batera utzi eta Panticosa inguruan eskiatzea erabaki genuen

Larunbatean goizean goiz bidaia egin eta Pantikosako eski estazioan utzi gintuen autobusak eta Faceraruntz (el verde) abiatu ginen, oso mendi egokia eguraldi txarra edo elurjausi arriskua badago….

Haizeak iparraldetik jotzen zuen eta Facera nahiko babesean geratzen da, naiz eta lahinotua egon eta elurra maramara egin, ez zegoen guztiz itxita eta jeitsiera eder ederra egiteko aukera eman zigun.

Igandean Panticosako Balneariora joan ginen eta Tablato lepoa - Piniecho - Foratulas lepoa elkartu genituen ibilaldi oso polita osatzen. Eguraldia lafun eta aurreko eguneko elur bota berria aprobetxatuz, seguraski urteko eskiadarik politena burutu genuen.



































No hay comentarios:

Publicar un comentario