domingo, 2 de septiembre de 2018

Valais - Mont Blanc astea

Abuztua amaitzear eta Mont Blanc en egon gera Javi eta Jesusekin. Bidai lasaia Saas Ground era eta lehenengo egunak Valaisen ibili ginen altuerara egokitzen, Weismies eta Lagginhorn mendietan zehazki. 

Denboraldi amaiera da eta Wiesmies espero baino baldintza zailagotan topatu genuen, ala ere eguraldia lagun egun zoragarria izan zen.

Weismieshutte aterpean gaua egin eta urrengo egunean Lagginhorn menderatu genuen beste egun polit batean.

Saas Ground en ondo atseden hartu ondoren, Chamonixera abiatu ginen gure helburu nagusiaren bila, eguraldi iragarpen oso ezegonkor batekin.

Tete Rousen lo egin eta zuzenean Mont Blankeruntz abiatu ginen egun hotz eta haizetsu batean. Zorionak benetan Javi eta Jesusi, egun horretan oso jende gutxik lortu bait zuen tontorra!!!!!










No hay comentarios:

Publicar un comentario